FIKIKO LANAK: HONDAKIN ERRADIAKTIBOAK; ZER EGIN EUREKIN? OSASUNERAKO ARRISKUAK. Isotopo erradioaktiboei loturiko jarduera guztiek hondakinak sortzen dituzte, eta horiek egoki tratatu eta bildu egin behar dira. Erregail nuklearren hondakinak eta gaixotasunak diakgnostikatzeko erabilitako materialak hondakin erradiaktiboak dira. Material erreadiaktiboak kontatuan egon ostean kutsatuta egon litezkeen obetuak ere hondakinak dira: Lantegiko tresnak, bilgarriak,...
Hondakin erradiaktiboek oinarrizko bi ezaugarri dituzte: -Oso arriskutsuak dira. Hondakin kantitatea txikia izan arren, gizakientzat arriskutsua den erradiazioa igor dezake. Segurtasunagaitik, langileek ekipamendu eta jantzi egokiak erabili behar dituzte hondakin nuklearrak manipulatzerakoan ongi babesteko. Aktibitate txikiko eta aktibitate ertaineko hondakinak oso sakoank ez diren instalazioetan biltzen dira; hondakindegi nuklearetan. Espainian bat dago, Cabrilen (Kordoba). Aktibitate handiko hondakinak instalazio egonkorretan bildu behar dira, 500 metrotik gorako sakoneran. Hondakin horiek zentral nuklearretan ere biltzen dira, batzuetan. -Asko irauten dute. Hondakin batzuek milaka urtean igortzen dute erradiazioa.Aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinek gehienez ere hirurehun bat urteren buruan uzten diote osasunerako arriskutsu izateari.Aktibitate handiko hondakinak zentral nuklearretako erregainek edo arma nuklearrenak dira. Milaka urte behar dira hondakinak osasunerako kaltegarri izateari uzteko. Asko itxaron behar da radio guztia desintegratu arte. Horregatik, radioa (eta beste hondakinak) lurperatzea ez da soluzio ona, arazoak 'betiko' irauten duelako eta horregatik asmatu nahi dute fisikariek erradioaktibitate hori bizkortuko duen prozesu bat. Arazoa lurperatu ordez, desintegratu egingo litzateke. Ustez.